Tag Archives: Presoak

Tantatxo bat itsasertzetik

Asteleheneko atxiloketen ondoren, blogera jo eta zerbait idazteko betebeharra sentitu dut berriz ere. Sarri gertatzen zait, baina ez naiz haserrea txoko honetan islatzeko gai izaten. Errazago zait bertxio batzuk egin eta besteek idatzitakoa irakurtzea.

Gaurkoan, baina, muga guztiak gainditu eta tanta txiki-txiki-txiki hau utzi nahi nuke elkartasun itsasoan. Giza eskubideen aldeko itsasoan.

Bahitu dizkigute beste 18 lagun, giza eskubideen alde lanean ari ziren beste 18 lagun. Berriz ere eskubide indibidual eta kolektiboak urratuz, zapalduz, eta ametsak amesgaizto bihurtuz.

Baina lanerako gogoa, ilusioa, kemena eta indarra ezin dira bahitu, zorionez.

Besarkada bero eta handi-handi bat guztioi. Bereziki Irune, Xabier eta Oihani.

#kolosala -k Bilbo txiki utzi zueneko hura

Manifestazio ororen ondorengoak ezagunak dituzue. Egunkariak erosi (Euskaldunon Egunkaria eta Egin garai batean), eta argazkietan eta hitzetan gure esperantzak eta ilusioak islatuta ikusi. Baina azken aldian informazio uholdea probestu, eta hamaika komunikabidetan murgiltzen gara, interneteko argazkiak, estekak, artikuluak, bideoak… ikustera. Eta, atzoko kasuan bezala, txundituta eta irribarrez gelditzen gara sarri. Halakoa izan baitzen atzokoa, txundigarria eta pozgarria.

Gaurkoan, eta atzokoa egun historikoa izan zela buruan izanik, blogean irakurritako esteken bilduma egin nahi izan dut, irribarrez eta indarrez faltan gabiltzanean mezua zabaldu eta 110000 arrazoi izan ditzagun aurrera egiteko.

Hona hementxe bildumatxoa, iturri gutxi batzuekin. Zuek ere gehi ditzakezue, nahi izanez gero, topatutako altxorrak. Zuzeu-n ere ikusi dut bilduma bat, hemen.

Argazki/bideoak:

Artikuluak:

Azalak: