Tag Archives: Politika

#kolosala -k Bilbo txiki utzi zueneko hura

Manifestazio ororen ondorengoak ezagunak dituzue. Egunkariak erosi (Euskaldunon Egunkaria eta Egin garai batean), eta argazkietan eta hitzetan gure esperantzak eta ilusioak islatuta ikusi. Baina azken aldian informazio uholdea probestu, eta hamaika komunikabidetan murgiltzen gara, interneteko argazkiak, estekak, artikuluak, bideoak… ikustera. Eta, atzoko kasuan bezala, txundituta eta irribarrez gelditzen gara sarri. Halakoa izan baitzen atzokoa, txundigarria eta pozgarria.

Gaurkoan, eta atzokoa egun historikoa izan zela buruan izanik, blogean irakurritako esteken bilduma egin nahi izan dut, irribarrez eta indarrez faltan gabiltzanean mezua zabaldu eta 110000 arrazoi izan ditzagun aurrera egiteko.

Hona hementxe bildumatxoa, iturri gutxi batzuekin. Zuek ere gehi ditzakezue, nahi izanez gero, topatutako altxorrak. Zuzeu-n ere ikusi dut bilduma bat, hemen.

Argazki/bideoak:

Artikuluak:

Azalak:

Kukutza: lo que pasó y lo que nos intentaron ocultar

Este post lo escribo en castellano, porque lo importante, en este caso, es que todos/as conozcamos cuál fue la situación vivida en Bilbo hace unas semanas.

Asteko esaldiak 5

 

Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da, askotan sarean sakabanatuta gelditzen baitira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.

Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?

Eredu alternatiboak

  • Modelos de cooperativismo alternativos como respuesta a problemáticas económicas, sociales y ecológicas actuales http://bit.ly/klDOaB [es]

Sarea

  • Azken egunetako atxiloketen harira Hitler ageri zaigu, berriz ere, egoera aztertzen. “Hitler se entera de la detención de la cúpula de Anonymous” http://bit.ly/ktQzuU [es]

Krisia

Eguneko bideoak

  • Youtubek hainbat funtzio ditu, eta batzuetan eguna alaitzeko balio du. Gaurkoa izan da horietako egun bat. Mila esker! “You will be a better banker my son” http://youtu.be/fbKk9WLpc9s (ingelesez esan beharko nuke?)
  • Hau izango da, beharbada, Bartzelonan gaur (2011/06/15) pasatakoaren bideo ikusgarrienetako bat. Manifestarien artean sartu eta istiluak sortu dituzten polizien irudiak: http://www.youtube.com/watch?v=YcmvzRvsf8g&feature=youtu.be

Igandeko twitter festa

Kaixo!

Debagoiendar twitter zaleok, igandean #goiena-ko twitter-hauteskunde-festarako kolaborazio bila dabiltza. Parte hartzeko prest?

Honakoak dira erabiliko ditugun etiketak:

  • #m22 (Euskal Herrirako etiketa orokorra)
  • #arrasate (herriaren arabera)
  • #goiena (ez ofiziala, baina erabilgarria, Debagoiena-ri erreferentzia egiteko)

Animatu eta parte hartu!

15M: eredu parte-hartzailea aldarri

15M. Edo M15. Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko.

Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren beste batzuk (gaurko Irlen sarea-ko artikulua kasu). Era berean, partidokraziari buruz ere hitz egin ahal izango nuke, gaur Martxelo Otamendi eta besteak aritu diren gisara, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako iraultza faltari buruz ere hitz egin nezake, eta demokrazia “errealaren” alde maiatzaren 5ean Bilboko kaleak eta plaza nola hartu genituen aipatu (barre egiteko aukera ere izan genuen, animalien kontura! ;-) ). Zenbat kontu.

Baina horiek guztiak alde batera utzi, eta gaurko lehenengo tweet-ari helduko diot, demokrazia erreala, krisia eta eredu parte-hartzaile sistematizatu eta arautuari.

Ez dakit tesiarekin eta blogarekin nabilen denbora honetan guztian bankuen eta krisiaren sortzaileen (Julio Anguitaren hitzetan Espainiako Estatuan 1000 ei dira, izen-abizenekin)  diktadura ardatz hartu dudan. Ez dakit “diktadura” hitza bera erabili dudan. Hala pentsatu arren.

Diktadura horri aurre eginez demokrazia erreal eta parte-hartzailea da (batak bestea dakarrelakoan nago), Madrilgo asanbladetan egindako hausnarketetan lortutako emaitzen oinarria. Hasiera batean zalantzak nituen, ez nekien krisiaren kudeaketarekin erlazio zuzena zuen ala ez. Beharbada, pentsatzen hasi ez nintzelako izango zen (RTak egitera mugatuz?). Baina gaur argi ikusi dut. Egin dezagun atzera, aurreko paragrafoan aipatutako diktadurara. Espainiako gobernuak (nazioarteko beste gobernu gehienen gisara) azken urteotan hartutako erabakiak merkatu finantzarioen eskakizunei erantzuteko asmoa izan dute, asmo huts hori. Moduak ezberdinak izanda ere, azken finean egungo egoera sozioekonomiko-politikoan edozein alderdik hala egingo luke. Eta ez dakit benetan “boterera” iritsitako beste alderdiek ez luketen gauza berbera egingo.

Eta nola ekidin daitekeen hori? Boterearen banaketarekin. Hau da, imajina dezagun krisi honen hastapenetan gaudela. Goazen Espainiako Estatuko gobernuak hartutako neurrietako bati erreferentzia egitera: bankuen “erreskaterako” emandako milioika euro horiek. Eta estrapola dezagun kasu hori gure auzora, gure herrira, gure auzo-elkartera. Logika hutsa erabilita, ez al litzateke logikoena gure auzo-elkartea biltzea, egoera ekonomiko konplexua azaldu eta aztertu, alternatibak planteatu eta eztabaidatu, eta horren arabera gure baliabideak nola kudeatu denon artean erabakitzea, norbanakoen arteko berdintasuna ardatz hartuta? (Gauza bera gertatuko litzateke hozkailua hondatzean ere)

Hori da, azken finean, demokrazia parte-hartzailea, eta hori da gure herrialdean aplikatu beharko genukeena. Hala, lortuko genuke, hein batean behintzat, kanpoko presioak ekiditea, eta gure interesen araberako kudeaketa egitea. Langileon interesen araberakoa, pertsonena, eta ez kapitalarena. Ez 1000 pertsona horien interesen araberakoa. Horretarako baina, zenbait muga ekonomiko, sozial eta politiko gainditu behar dira. Eta hemen interneten eta sare sozialen eragina ere aipa liteke, informazioaren gardentasuna eredu hartzen badugu. Herriaren boterea, iraultzarako ahalmena, ezagutzan oinarritzen baita, formazioan eta informazioan.