Egun on guztioi.
Maiatzaren 28an Demokrazia Ekonomiaren II. Topaketa ospatu zen, Arrasateko Kulturaten. Jardunaldi aberasgarri eta interesgarria izateaz gain, ekimen berezi baten hasierako puntua izan zen, bertan bildu ginenon arduretako batzuk bideratzeko tresna. Tresna interesgarri eta erabilgarria bihur daitekeena.
Azaleratutako ardurak bideratzeko honako helburuak aurrera eramatea interesgarria dela kontsideratu dugu, epe ertain eta luzera begira:
- Kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren inguruan sortuta dauden elkarte eta ekimenen inguruko informazioa zabaldu, beraien arteko erlazioak sortuz edo estutuz.
- Kooperatibismoaren inguruko ezagutza bultzatu, informazio iturriak bilduz eta elkarbanatuz.
- Kooperatibismoaren ingurunean lanean ari diren pertsonak eta erakundeak zein bestelako eragileak bildu eta elkartu, lankidetza bultzatuz.
- Egon litezkeen gabeziak detektatu eta gabezia horiek betetzera datozen proiektu/zerbitzuak sortu eta bultzatzeko ateak ireki.
Helburuok bete nahian, lehenik eta behin demokrazia ekonomikoarekin, kooperatibismoarekin etab. harremana izan ditzaketen proiektu, zerbitzu eta informazioak biltzea da gure asmoa.
Eta, horretarako, profil ezberdinetako lagunen kolaborazioa bultzatu nahi dugu, eta, pertsonalki, zuen ezagutzatik abiatuta kolaborazioa eskatu nahi dizuet. Izan ere, badakit zuek erakunde, ikerketak, ekimenak eta bestelako taldeak ezagutzen dituzuela (Forokoop, ALE, Mondragon Korporazioa, CIRIEC, CEPES, Elkar-Lan…), guztiak kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren inguruan dihardutenak.
Zein den zuei eskatzen dizuedan kolaborazioa? Ba ezagutzen dituzuen erakunde, talde, blog, ekimen, ikerketa, unibertsitate, federazio, elkarte, kooperatiba eta bestelako esperientzien erreferentziak bidaltzea edota blog honetan txertatzea.
Zer zehazki:
- Webgunearen/blogaren izena
- Helbidea
- Lanerako esparrua edo helburuaren deskribapen laburra
Horrez gain, ekimen berri honen zabalkundean zuen laguntza ematea, interesa izan dezaketenei mezua hau helaraziz.
Jakin badakit lanpetuta zabiltzatela, baina epe luze-ertainera begira etekin nabarmenak aterako ditugu: kooperatibismoaren zabalkundean, ekonomia sozialaren sustapenean, informazio iturrien bateratzean eta erakunde/pertsonen arteko kolaborazioan. Egungo gizartean sareek ikaragarrizko garrantzia baitute.
Mila esker zuen laguntzagatik, eta laster arte,
naroa
_______________________________
Egun on.
Como algunos y algunas sabréis, el pasado 28 de mayo se celebró en Arrasate II Encuentro transnacional sobre democracía económica. Además de ser un encuentro enriquecedor e interesante, sirvió para la puesta en marcha de una nueva e interesante iniciativa, que podría convertirse en una herramienta interesante para todo el que está involucrado, en un modo u otro, en la economía social y el cooperativismo.
En dicho evento se identificaron algunos objetivos interesantes:
- Divulgar el conocimiento y la información sobre los grupos e iniciativas en torno a la economía social en general y el cooperativismo en especial, creando redes colaborativas entre los mismos.
- Divulgar el cooperativismo, recopilando y compartiendo fuentes de información.
- Crear contactos entre las diferentes personas, organizaciones u otras iniciativas y profundizar en sus relaciones, fomentando la colaboración entre las mismas.
- Identificar las posibles deficiencias o puntos a mejorar del movimiento cooperativo, brindando la oportunidad de crear y divulgar proyectos y servicios más efectivos.
A fin de llevar a cabo dichos objetivos, en primer lugar se quieren recopilar los servicios las fuentes y toda información relacionada con la democracia económica, el cooperativismo u otras iniciativas.
Para ello, queremos fomentar la colaboración y ayuda de las diferentes personas involucradas en este tipo de iniciativas u organizaciones, gente de diferentes perfiles.
Sé que conocéis diferentes investigaciones, iniciativas, organizaciones, federaciones y otros grupos involucrados en la economía social en general y el cooperativismo en particular, tales como Forokoop, ALE, Corporación Mondragón, CIRIEC, CEPES y Elkar-Lan.
La colaboración que os quiero pedir se basa en enviarme o escribir en este post las referencias de organizaciones, blogs, grupos, federaciones, cooperativas o esperiencias interesantes que conocéis y su:
- dirección de la web / blog
- nombre
- breve descripción de su ámbito de trabajo o servicio prestado
Sé que estaréis muy ocupados, pero si conseguimos la colaboración de más y más gente, obtendremos interesantes frutos basados en: la divulgación del cooperativismo, la promoción de la economía social, la puesta en común de fuentes de información y la colaboración entre diferentes agentes.
Ya que, como todos sabréis, las redes sociales son vitales para la divulgación de cualquier iniciativa o colaboración.
Muchas gracias por vuestra colaboración, y hasta pronto,
naroa