Tag Archives: Desinformazioa

#atezate -koari buruz

Honako mezua informazioa eskatzeko eta biltzeko mezua izango da.

Debagoienean atez atekoa jartzera doazela-eta, informazio faltsuz betetako diskurtso eta mezuak zabaltzen ari dira ingurunean. Horri aurre egiteko, gustatuko litzaidake informazio iturriak txertatzea blogean, gai hau lantzen dutenak. Laguntzerik bazenute, asko eskertuko nizueke.

Continue Reading

Arropa garbia kanpaina -Firma la carta a la FIFA para pedirle que actúe para limpiar de injusticias la industria de los balones de fútbol

Podréis leer esta carta en los siguientes idiomas, además del euskera: Castellano, Catalá y Galego

Futbolaren baloiak fabrikatzen dituzten pertsonek zure laguntza behar dute!

Futbol Mundiala Hego Afrikan hastear dagoenean, ekainaren 7an aurkeztutako ikerketa berri batek Pakistanen, Indian, Txinan eta Tailandian futbol baloiak josten dituzten langileen lan egoera kezkagarria ezagutarazi du: haur lana, genero diskriminazioa etxean lan egiten duten emakumeen aurka, gehiegizko lanaldiak eta lan baldintza txarrak.

Azken hamarkadan, hainbat txostena egin dira baloien industrian ematen diren giza eskubideen bortxaketak azaltzen, eta funtsezko erakundeei aurkeztu zaie; adibidez, marka globalei eta FIFA-ri. Urte guzti hauen ondoren, Arropa Garbia Kanpainarentzat harrigarria da nola baloien industrian soldata baxuak eta giza-eskubideen bortxaketak salbuespena baino eguneroko egoera direla.

Mesedez, gogora iezaiozu FIFA-ri bere kirolaren arduraduna dela eta futbolzaleek baloien industrian ematen diren bortxaketak amaitzea espero dutela.

Parte hartu orain, gutuna sina ezazu!

Eskerrik asko,

Arropa Garbia Kanpaina

Continue Reading

Berri/Iritzi kontrajarriak

Nola ez, atzoko berri pesimisten ondoren, gaurkoan askoz ere positiboagoak topatu ditut. Non? Estatuko egunkari baten. Zein? El País-en. Zeri buruz? Etxebizitzen prezioari buruz. Continue Reading

Oporretatik bueltan…

Irailaren 2a. Astelehena bigarrenez (atzokoa izan baitzen aste honetako lehen astelehena). Errealitate gordinera itzultzea, aldiz, gaur egin dut. Nola? Krisiaren ingurukoak irakurtzen.

Europa aldean izan naiz udan (benetako Europan), eta egunkariak irakurtzeko parada izan dudanean, Euskal Herrikoez gain, Estatukoak, tesiaren itzulera goxoa izango zela zirudien. Izan ere, Espainiako Gobernuak etengabeko berri onak eman dizkigu, krisiaren nondik norakoen inguruan. Langabe kopurua murriztu dela, “brote verde” delakoak badirela, krisiaren garai okerrenak pasa direla…

Gaur, aldiz, bestelako informazio-iturriak irakurri ditut. Continue Reading