Ilunkaran gauzak ederrago, misteriotsuago diruditelako, blog honi izen hori jarri nion… Ilargipean lortutako xamurtasun eta goxotasuna probestuz, egi gordinak zein egi goxoak esateko txoko bihurtzeko asmoz…
Naroa Elortza Gorrotxategi nauzue, arrasatearra. Sare sozialetan, berriz, naroaelortza, sare sozial libre eta ez hain libreetan. Informatika ingeniaria ikasketaz, Edinburgo ederrean enpresen kudeaketan masterra egin eta egun MU Enpresagintza- MIKen doktoregoan, ikerketan eta irakaskuntzan murgilduta nago.
Ikusiko duzuen bezala, kooperatibak eta eredu ekonomiko alternatiboak hartzen ditut hizpide maiz. Kooperatibak nagusi diren bailaran sortua eta errotua nagoela-eta, berezkoa izango da. Ikasketa etengabean, ingurukoei eta irakurgaiei esker aberastuz doana.
Txiotan eta beste mezu batzuetan sumatuko duzuen bezala, hainbat proiektutan hartzen dut parte, neure idatzi eta iritzietan ere eragina dutenak: Txatxilipurdi, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa, Bagara (Tobera taldean), Bakalhau eta Blogsoviet.
Atsegin baduzu, ilunkaran egingo dugu bat, hementxe bertan.








