Hementxe krisiarekin erlazionatutako mezuak topatuko dituzu
Komunitatearen garapenerako (eraldaketarako) egiturak eta sareak
Krisi sistemikoa edo sistemaren kaosaren argumentazioa hainbat autorek defendatzen dute, eta egungo krisi finantzario-ekonomiko-soziala aurrekari gisa definitu. Sistemaren kaosari era ordenatu baten aurre egitea aipatzen zuen Joseba Azkarraga MUko kideak, paradigma aldaketarako prest izatea, trantsizio ordenatu batera bideratuz. Politika ekonomikoetan (eta enpresarialetan), bi ildo hauek ezagutu ditut gaurkoan (Lasuen-en “Marx 1972″ liburuari esker): 1) ahalik … Continue Reading
Kooperatiben sarea eta interkooperazioa
Kooperatibak eredu sozioekonomiko alternatibo gisa ulertzen ditut. Askok ulertzen ditugu horrela. Merkatu kapitalistan egonda ere, bestelako balio eta printzipioak dituzten erakunde gisa. Kapitala tresna gisa dutenak, helburu gisa baino. Izan ere, kooperatiben funtsa komunitatearen garapena da. Oinarrian hori da. Beste kontu bat da egungo kooperatiba batzuen oinarria zein den, zergatik sortzen diren kooperatibak, kooperatibako kide … Continue Reading
MONDRAGONi buruzko dokumental interesgarria TV3n
Vicenç Navarroren webgunetik jaso dut erreferentzia. Benetan interesgarria da, kritikoak ere izan gaitezkeen arren.
Manchester
Pasa den astean, Manchester-en nazioarteko konferentzia batean parte hartzeko aukera izan nuen. Aukera aparta izan zen kooperatiben eta ekonomia sozialaren munduan lanean ari diren ikertzaileak ezagutzeko, eta esperientziak elkartrukatzeko. Proiektu interesgarriak planteatu genituen, eta etorkizunerako kontaktu interesgarriak egin. Mezu honetan topatuko duzue aurkeztutako ponentzia, bertaratutakoen artean zenbait galdera eta interesa zabaldu zituena. Crisis Management: the … Continue Reading
CIRIECen XIV. topaketak: kooperatibak krisiari aurre eginez
Twitter-en egin ditugu txio batzuk, eta jakingo zenuten azken egunotan Donostian eta Oñatin izan garela, kooperatiben eta ekonomia sozialaren inguruko topaketetan. Aurtengoan, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Mondragon Unibertsitateak (MIK Ikerketa Zentroa tartean) antolatu ditu CIRIECen XIV. topaketak. Interesgarriak izan dira topaketak, hainbat gairen inguruan aritu ginen. Eztabaida, mahai inguru, irekiera eta itxiera … Continue Reading
Julio Anguita, berriz ere
Aspaldi batean bi bideo txertatu nituen blogean, krisiaren hastapenetakoak. Orain, berriz, 1993an Jesús Hermidaren (gogoratzen?) A3-ko eztabaida saio batetik lortutakoa. Bertan gaur egungo krisiaren aurrekariak ikus ditzakezue. Nola Espainiako industria deuseztuz joan den, nola langabezia nagusi den… Ikusteko modukoa, egungo egoera hobeki ulertzeko balio duena. Ikaragarria ere IUren 1993ko programa, gaur egun aplikatzeko modukoa.
Kooperatibak eta krisia: demokrazia/parte-hartzea, eraginkortasuna eta konpromisoa
Aste honetan izan dugu FOROKOOPen VI. Biltzarra. Aurtengoan, kooperatibak krisiaren aurrean gaia landu da, hizlari eta eztabaida interesgarriekin. Desadostasunen bat izan genuen geure artean, krisi garaian kooperatibetako demokraziaren baliagarritasunari buruz hizlari batek esandakoarekin. Parte-hartzea oztopo gisa ikusten zuen hizlariak, eta zorionez, badirudi bertan geunden gehienok ez geniola arrazoirik eman. Demokrazia da kooperatiben DNA, eredu sozioekonomiko … Continue Reading
Inequality: major impediment to recovery (Stiglitz)
Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Joseph Stiglitz-i egindako elkarrizketa bat duzue jarraian. Interesgarria, interes kolektiboak bilatzean, berdintasunetik abiatuta, emaitza hobeak lor daitezkeela dioena.
Krisia. PPren erreformak. Argentina
Gaurkoan Argentinari eskainitako mezua idatzi behar. Sare sozialetan PPren erreformak Argentinako egoera lehertu aurretik aplikatutako berberak direla irakurri dut, hemen. Ondoren, Itzalagunea-ri (@itzalagunea) esker honako helbidera jo dut: “Memoria del saqueo”. Dokumentala ikusten hasi, eta Espainia gogoratu dut. Egoera antzekoa, berbera ez esatearren. Hemen txertatzen dizuet dokumentalaren lehen atala. Osorik ikusteko, youtube edo webgunera bertara … Continue Reading
#m29greba, hamaika arrazoi, #m29-an pilatuak
Hamaika arrazoi izan ditut, izan ditugu, greba egiteko. Eta beharbada, gaurkoan #m29greba traolarekin sare sozialetan irakurritako hau izan da esanguratsuena: greba ez da aukera pertsonal bat, aukera eta betebehar sozial bat da. Konpromisoa oinarri duen hautu soziala. Eta zergatik egin dudan greba? Besteak beste, eta egun luze honen ondoren labur-labur adierazteko: Lan erreforma hau langileriaren … Continue Reading
#atezate -koari buruz
Honako mezua informazioa eskatzeko eta biltzeko mezua izango da. Debagoienean atez atekoa jartzera doazela-eta, informazio faltsuz betetako diskurtso eta mezuak zabaltzen ari dira ingurunean. Horri aurre egiteko, gustatuko litzaidake informazio iturriak txertatzea blogean, gai hau lantzen dutenak. Laguntzerik bazenute, asko eskertuko nizueke. Hasteko, bideo interesgarri bat: Ongi izan, eta hemen hasierako zerrenda (eskerrik asko Xabier … Continue Reading
Kooperatibak alternatiba eta erresistentzia gisa
Beldurgarria, nolabait esatearren. Beldurgarria da inolako lotsarik gabe inposatu dizkiguten enpleguaren gaineko neurriak ezagutzea. Gero eta gehiago entzun beroiei buruz, gero eta ikara handiagoa sartzen zait gorputzean. Eta Greziako iraultza datorkit burura, eta Euskal Herrian zein Espainian dagoen erreakzio falta. Beharbada bat-batean lehertuko da guztia, eta Greziako erresistentziaren biolentzia iritsiko da kalera. Baina ez gaitezen … Continue Reading
Mondragon Korporazioa Alemaniako komunikabide batean
Mondragon Korporazioko twitter kontuan jasotakotik abiatuta, Alemaniako komunikabide batek egindako Mondragon Korporazioari buruzko dokumental labur bat ikusteko aukera izan dut. Daturen bat edo beste guztiz zuzenak ez diren arren, interesgarria da kooperatibak bezalako eredu sozioekonomikoa duten enpresak hain leku onean uztea.
Utopiaz bi hitz
Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larrañaga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu … Continue Reading
ATTAC, Auzolan eta beste zenbait kontu
Azken asteotan ekonomiarekin, auzolanarekin eta ekonomia alternatiboarekin erlazionatutako hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izan dut. Auzolan topaketetara doakit burua, lehenbizi. Imanol Epeldek bere blogean utzi zizkigun lehenengo egunean hartu eta bildutako oharrak. Lehenengo eguna benetan interesgarria izan zen, eta Joseba Azkarraga HUHEZIko irakasle eta LANKIko ikertzaile denari aditzeko aukera paregabea izan genuen. Banekien hizlari aparta … Continue Reading
EHUko ikastarotik bueltan
Nire tesia aitzaki hartuta, non krisiaren kudeaketa kooperatibetan aztertu nahi dudan, lehenengo aldiz EHUko Uda Ikastaroetara etorri naiz. Krisian agente ekonomiko ezberdinek duten eragina aztertu da honako izena duen ikastaroan: “Crisis y agentes económicos: un marco mundial en crecimiento“. Zein zen nire helburua? Nire formazioa hobetzea jakina. Izan ere, informatika arlotik etorrita, arlo ekonomikoan ez … Continue Reading
Karitatea eta Zizek
Gaurkoan bideo interesgarri baten berri eman didate. Zizek-ek, itzulpenarekin eta marrazkiekin lagunduta, “karitatea” eta hipokresia lotzen ditu. Geure buruari eta enpresei, nola ez, aplikatzeko modukoa, hausnartzeko modukoa. Gozatu, eta ondo izan!
Hipoteken krisia
Bideo erraza, eta gertatutakoa ulertzeko baliagarria.
Chris Martenson: Peak Oil
Kaixo denoi! Gaur, aspaldiko partez, Chris Martenson-en bideoak berreskuratu ditut, egungo egoera ekonomiko eta sozialaren inguruan hitz egiten ari ginen bitartean. Aspaldi batean link-a txertatu nizuen, baina gaur The Crash Course-ko kapitulu bat txertatuko dizuet, ikustea merezi duena. Nola energia, ingurugiroa eta ekonomiak kurba esponentzial batean bat egiten duten, eta nola amaiera puntu hori gertu … Continue Reading
IISJren Nazioarteko Kongresua Oñatin: Ekonomia Soziala
Uztailaren 6tik 8ra Oñatiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko kongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: “IISJ Congreso Internacional: La Economía Social”. Ekonomia soziala zer den entzunda izango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. Zenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak ekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. Kooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, GKEak … Continue Reading
Asteko esaldiak 5
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da, askotan sarean sakabanatuta gelditzen baitira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, … Continue Reading
“La obsolescencia programada”, Kulturateko gaurko hitzaldia
Gaurkoan, twitter-en ikusiko zenuten bezala, La obsolescencia programada izenburupean kontsumismoaren eta egungo eredu ekonomikoaren inguruko hitzaldi bat izan dugu. Hasteko, izen bereko dokumentala ikusi dugu, ordubete ingurukoa, La2-ek eskainitakoa. “La obsolescencia programada (comprar, tirar, comprar)“. Jarraian txertatu dizuet, ezer baino lehenago, eta denbora baduzue, bideoa ikus dezazuen. Bideoan bertan hainbat puntu kritiko azaltzen dira, … Continue Reading
Mondragon Korporazioaren emaitzak
Hona hemen Mondragon Korporazioak prestatu duen bideoa, gazteleraz, urtebeteko emaitzak modu atseginean eskaintzen dituena. Datu interesgarriak dira. Berria honako helbideetan topa dezakezue: hemen eta hemen.
Asteko esaldiak 4
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango … Continue Reading
“De la Burbuja Inmobiliaria a la Crisis”
Twitter-en topatutako bideoa duzue honakoa, Aleix Saló-k eskainia, Espainiako egoera modu grafiko, erraz eta entretenigarrian azaldua. Hartu tartetxo bat ikusteko!
Asteko esaldiak 3
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango … Continue Reading
15M: eredu parte-hartzailea aldarri
15M. Edo M15. Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko. Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako … Continue Reading
Asteko esaldiak 2
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango … Continue Reading
Asteko esaldiak 1
Twitter-eko kontuetan (“profesionala” eta pertsonala) esaldi interesgarriak (edo berriak) topatzen ditut sarri. Eta hainbeste gorabeherekin, azkenean RT huts batean gelditzen dira. Gaur estreinatutako ataltxoaren asmoa, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, … Continue Reading
“Asalto en la TV”
Ez, honako mezua ez da ETB2-ko arratsaldeetako pelikula mitiko baten bertsio moderno bat. Jarraian txertatu dudan bideoan ez da Clint Eastwood azalduko pistola handi batekin, telebistako injustiziei aurre eginez. Pistola esan dut? Beharbada gaur egungo erasorik garrantzitsuena hitza bera litzateke, hitza hartzea, telebistako agintariei (€ eta $ jaunak, besteak beste) aurre egiteko modu egokiena, botere … Continue Reading
Multilokalizazioa… edo deslokalizazioa?
Egia esan, Enpresagintzan hasi arte ez nekien ezer multilokalizazioaren inguruan. Gogoan dut ingeniaritza informatikoa ikasten ari nintzenean halako gauzetaz, deslokalizazioaz, arduratzen nintzela. Baina multilokalizazioa? Hitza ez nuen Enpresagintzara (ETEO garai hartan) iritsi arte entzun. Eta orduan jakin nuen multilokalizazioak esan nahi duela, azaletik definituta, lekuko enpresak mantenduz atzerrian beste batzuk zabaltzea. Deslokalizazioak, berriz, lekukoak itxi … Continue Reading
Islandiaren kasua
Hona hemen artikulu interesgarri bat, krisiaren fenomenoa Islandian zer nolakoa izan den erakusten diguna. Egia esan, hori baino konplexuagoa dela iruditzen zait, baina mezua argia da. Ignacio Escolar (2011), “La revolución de Islandia“, http://www.escolar.net/MT/archives/2011/02/la-revolucion-de-islandia.html [2011-02-14] La revolución de Islandia Ignacio Escolar Ahora que el pueblo egipcio ha triunfado, o al menos lo parece, es buen … Continue Reading
Langileen boterea
Langileak beren etorkizunaren jabe egin daitezkeela argi uzten duen beste adibide bat: kooperatibak Venezuelan. http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=2224287&server=vimeo.com&show_title=0&show_byline=0&show_portrait=0&color=00ADEF&fullscreen=1
HUHEZIko langileen adierazpena
Oso interesgarria eta irakurri beharrekoa iruditu zait gaurko greba orokorraren aurrean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko langileek argitaratutako adierazpena. Hona hemen: HUHEZI Kooperatiba Elkarteko langileok urtarrilaren 27ko Greba Deialdiarekin bat egiten dugu ondoko arrazoiengatik: Argudio faltsuak erabilita, uste dugu inposatu nahi diguten Pentsio Erreforma honek langileen eskubideak okerragotu egingo dituela: pentsio sistema publikoaren pribatizazioa bultzatuko du … Continue Reading
Greba orokorrarekin bueltaka
Greben kontzeptua, gaur egungo planteamendua, egokia den ala ez, askotan izan dut buruan. Gogoan dut ikastola eta unibertsitate garaietan zein zen greba egitearen arrazoia eta ondorioa, kasu gehienetan, esango nuke. Izan ere, baziren batzuk arrazoia bera txiste moduan hartzen zutenak, gutxiengoak. Baina gehiengoa zen greba egin eta kafetegira joan edota atzeratutako lanak egiteko aprobetxatzen zutenak. … Continue Reading
Flamenkoa Santander bankuan
Bideoa youtube-tik kenduko balute abixatu, eta postaz bidaliko dizuet!
Egungo lan erreformak eta eskubideen murrizketak
Badirudi bagabiltzala konturatzen pasa den urtean egindako lan erreformek ez zutela helburu lanpostuak haztea. Eta ez da hori lortu, jakina. Epe motzera ezin dituztela emaitza oparoak lortu, hori ere egia izan liteke. Hala ere, badira ikertzaileek 90. hamarkadako krisian argitaratutako zenbait artikulu, non hartutako erabakiak guztiz okerrak direla (okerrak baino, alferrikoak) enplegua sortzeko. Hona hemen … Continue Reading
Ignacio Ramonet: “Neoliberalismo obligatorio”
Oso interesgarria iruditu zait, merezi du irakurtzeak. Le Monde Diplomatique-n beste ikuspegi batzuk azaltzen dira, eta hori ezinbestekoa da… Inclina la cerviz, altivo sicambro; adora lo que quemaste y quema lo que adoraste”, ordenó el obispo Remigio al bárbaro Clodoveo cuando tuvo éste que convertirse al cristianismo para ser rey de Francia. Y eso mismo … Continue Reading
Vivir en Europa en el futuro: un calvario
Marc Vidal dixit En menos de seis meses vivir en Europa va a ser un calvario. Sobrevivir en una España intervenida será un infierno. Sueldos a la baja, impuestos progresivos, aumento de sanciones administrativas hasta el ridículo, colectivos diferentes en protesta, aumento de paro, economía de mercado en parada técnica, administraciones en insolvencia, cajas simulando … Continue Reading
“¿Se arruinó Grecia o la llevaron a la bancarrota?” por Karl Müller
Greziako krisiaren inguruko iritzi artikulu bat txertatuko dizuet jarraian. Interesgarria benetan. Mientras el discurso dominante atribuye la crítica situación económica de Grecia a una mala administración escondida bajo una manipulación de las cuentas públicas, Kart Muller la analiza como la consecuencia de una serie de políticas externas al país. Denuncia específicamente el clásico papel de … Continue Reading
Krisiaren inguruko zenbait esaldi
Egunkariaren (eta, ondorioz, euskalgintzaren) aurkako epaiketa hasi dela ahaztu gabe, gaurkoan, aspaldiko partez, Marc Vidal blogari ezagunaren zenbait esaldi txertatuko ditut mezu honetan. Izan ere, azken aldian aspaldiko TU lankide-ak irakurtzen aritu naiz, eta krisia bera alde batera utzi dut… Beno, ahal den puntura arte behintzat! Inguruko samina ezin da berehalakoan ahaztu… Harira. Hona hemen … Continue Reading
09-12-04: krisiari buruz Aldekoaren hitzak
Mondragon Taldeak 2.0 deskubritu du, webgunea ere berritu du. Hori twitter-eko lagunek behintzat badakizue (aupa @abediaga, @narnaez, @musakola, @jonsaez, @ulopez…!). RSS jarioekin batera tresna baliagarri hori erabiltzen dutenez geroztik, ez dugu zertan Mondragoni buruzko berriak komunikabideetan bilatzen ibili behar. Beno, hori ere ez da egi osoa. Zergatik ez zuten Fagorreko bazkideen erabakiari inguruko berria argitaratu? … Continue Reading
Kooperatibetako emaitzak eta iritziak
Aparteko ordainsarien gaineko bozketa: EZ: % 59,40 BAI: % 40,60 Honako mezuan interneten topatutako zenbait iritzi dituzue. “por ke tanta noticia siempre con los de fagor???…kejandose ke les kitan la mitad de la PAGA EXTRA???..si la mayoria estamos sin cobrar desde marzo y no salimos en ningun ladooooo…y tampoco lloramos tanto.vas os vale dedicaros a … Continue Reading
Fagor Ederlan Tafallan: manifestazioa
http://www.eitb.com/multimedia/videos/2009/12/01/208987/Fagor_EU_20091201_152405.mp4
Fagorren erabakia
Nire twitter kontuan irakurriko zenuten bezala, Fagorreko bazkideek gabonetako pagaren %50ari uko egitea ez dute onartu. Honako helbidean topatuko duzue berria: diariovasco.com Laster hitz egingo dut honi buruz, uste dut sakonki landu beharrekoa dela-eta.
‘Euskadi+ 09′
Behingoaz, oporretatik itzuli eta hasi da EAEko lehendakaria neurriren bat hartzen (krisiari aurre egiteko edo). Diru poltsako kopuruen arteko konparaketa bat: azpiegituretara 75,6 milioi euro bideratuko dituzte. Berrikuntza eta ikerketarako, berriz, 34,8. ZPk bezala, honek ere halako neurriak: “Saltoki txikietan etxeko altzarien erosketa egitean Jaurlaritzak laurdena jarriko du. Turismoan ere laguntzak emango ditu.” Eta orain … Continue Reading
Berri/Iritzi kontrajarriak
Nola ez, atzoko berri pesimisten ondoren, gaurkoan askoz ere positiboagoak topatu ditut. Non? Estatuko egunkari baten. Zein? El País-en. Zeri buruz? Etxebizitzen prezioari buruz. Atzo atzerriko analisten txostenak eta artikuluak irakurri ahal izan nituen, baita gobernuarekiko independenteak diren iritzi-emaileenak ere. Horietako batek (ez dut gogoan nor izan zen) Espainiako etxebizitzen prezioaren inguruko hausnarketa burutzen zuen. … Continue Reading
Oporretatik bueltan…
Irailaren 2a. Astelehena bigarrenez (atzokoa izan baitzen aste honetako lehen astelehena). Errealitate gordinera itzultzea, aldiz, gaur egin dut. Nola? Krisiaren ingurukoak irakurtzen. Europa aldean izan naiz udan (benetako Europan), eta egunkariak irakurtzeko parada izan dudanean, Euskal Herrikoez gain, Estatukoak, tesiaren itzulera goxoa izango zela zirudien. Izan ere, Espainiako Gobernuak etengabeko berri onak eman dizkigu, krisiaren … Continue Reading
Europako gazteria, langabezian
Gaurko berria gara-n irakurri dut. Tristea eta arduratzekoa. Eurostat-ek EBko langabeziaren garapenaren datuak argitaratu ditu, esanguratsuak benetan. Hamabi hilabetetan, 2008ko martxotik 2009kora, milioi bat gazte langabezian geratu ziren, 5 milioira iritsiz. “Después de tres años de caída, la tasa de paro en la Unión Europea comenzó a crecer en el primer trimestre de 2008, justo … Continue Reading
“Zergen anorexia”
Uztaileko azken egunotan ere Marc Vidal-en bloga gainbegiratzen. Aspaldiko partez tartea hartu dut, eta ahaztua nuen transmititu ohi zidan negatibotasuna. Azken egunotan Arrasateko kooperatiben mekanismoei buruz irakurtzen ibiltzearen eragina, ziur aski (baita Granadako bixitak eragindakoa ere!). Baina krisiak hemen jarraitzen du. Alderdi politiko batzuk politika eta alderdikerian zentrazen dira, baina. Neurri “populistak” hartzen, epe motzerako … Continue Reading
2014ra arte ez ei gara krisitik aterako
Gaurkoan goiena.net-en azaldutako berria luzatuko dizuet. Bertan Mondragon Taldeko presidente den Jose Mari Aldekoak esandakoak bildu dira (berri osoa larioja.com-en topatuko duzue). Hainbat ekonomilariren mezuak irakurtzen aritu naiz azken aldian, tesian murgilduta, eta beraien ezkortasuna Jose Marirengan ere igerri dut. Politikariak egongo al dira soilik “positibo? Beno, harira. Jose Marik dioenaren arabera, 2014ra arte ez … Continue Reading
Forokoop: Partaidetza (, kooperatibak) eta krisia
Astebete pasa da ia, baina ez dut ostegunean Bilbon izandako jardunaldien berri emateko aukerarik izan. Hobe esanda, hamaika kontutan murgilduta, ezin nire ideiak antolatu… Nire ustezko tesia ere tarteko! “Forokoop” erabiltzaileak (zein izango ete? ) zabaldun aipatu zuen bezala, Partaidetzaren inguruan eztabaidatzeko jardunaldia ospatu zen. Goizean moderatzaile lanetan egon ondoren, arratsaldeko hitzaldia entzuteko aukera izan … Continue Reading
Vigoko metaleko langileen borroka
Komunikabidetan azaltzen ez dena ere erakutsi behar da. Eta Vigoko metaleko langileen borroka gogortzen ari da, inon azaltzen ez den arren. Horregatik, helbide hau bixitatzea gomendatzen dizuet. Krisiaren alde latzetako bat baita. http://primeiralinha.org/home/?p=2173 Vigoko metaleko langileen borroka gogortzen ari da
Langabezia behera?
Berri hori berori zabaldu zen atzoko ETBko albistegietan eta beste zenbait egunkaritan. Eta suposatzen dut TVEn sekulako oihartzuna eman ziola berriari. Beharbada nire ikuspegi negatiboagatik-edo, datuok ezin nituen sinetsi. Nola izan liteke posible? Krisia gero eta latzagoa, finantza-krisitik krisi ekonomiko eta sozialera pasatzen, eta langabezia behera? Eta, iluntzean, ordenagailua piztu eta posta zabaldu ondoren, Marc … Continue Reading
Krisiai aurre eitteko, umore pixkat!
Krisiari aurre egiteko eredu ekonomikoak: Socialismo: Tú tienes 2 vacas. El estado te obliga a darle 1 a tu vecino. Comunismo: Tú tienes 2 vacas. El estado te las quita y te DA algo de leche. Fascismo: Tú tienes 2 vacas. El estado te las quita y te VENDE algo de leche. Nazismo: Tú tienes … Continue Reading
Krisian gaude?
Santiago Niño Becerra, nacido en Barcelona hace 57 años, es un hombre que habla claro. Catedrático de Estructura Económica, es profesor en la Facultad de Economía IQS de la Universitat Ramon Llull. Considera que la situación económica mundial va a ir “tendencialmente a peor” en los próximos tres años y que todas las medidas que … Continue Reading
Santiago Niño Becerra
Santiago Niño Becerra deskubritzen… Lehenik eta behin, berari egindako elkarrizketa bat. Hemen topatuko dituzue bere artikuluak. Ondo izan.
ikaragarria
“Quiero vender mi riñón porque no puedo mas con las deudas estoy desesperada ente la seguridad social que quiere embargarme y hacienda que pide su dinero, que no puedo mas no tengo ni para comer tengo una hija y no se lo que voy hacer no duermo por la noche. No fumo no bebo……..lo siento … Continue Reading
Greba orokorra
Egun on. Maiatzaren 21a. Greba deialdia. Hasi dira sindikatuak mugitzen, baina ez dira bakarrak. Alderdi politiko eta gizarte eragileez gain, euskal blogosfera mugitzen ari da. “euren krisia eurek ordain dezatela”. Horixe da lema. Helbide hau da mugimendu horren seinale: http://www.grebaorokorra.info/ Hemen, greba deialdia internet bidez zabaltzeko ekimenak: http://www.grebaorokorra.info/wiki/index.php/Azala#Dokumentuak
Erregulazio espedienteak Hego Euskal Herrian
Gaur ere berri “onak”. Itzelak. Berrian honakoa topatu dut: Alde batetik, pasa den martxoan Hego Euskal Herrian bederatzi mila langileri eragiten dieten 307 erregulazio espediente onartu zituztela biltzen duen berria. Enplegu erregulazio horiek 14.924 langileri eragin zien, berriz, otsailean. Martxoan baino ia %40 gutxiago. Ikaragarria.
kredituen krisia: bideoa
Marc Vidalen blogean topatu dut bideo interesgarri hau
Ahuntzak: krisiaren kontrako neurria
Gaurko bitxikeria Google-en eskutik! Publicon topatuko duzue berria “Google contrata cabras para cortar césped como medida anti crisis”
krisia, xinple-xinple
Tesirako testuingurua definitu nahian nabilela, hona hemen zer aurkitu dudan. Finantza-krisia xinple-xinple azalduta. (http://www.marxismo.org/?q=node/2095) “En el mundo existen mil dólares, no existen más y no pueden existir más (se notará que dejo de lado la inflación y el asunto de la emisión de moneda pues son irrelevantes a los términos de esta discusión), Carlos tiene … Continue Reading
Astelehena: Marc Vidal deskubritzen
Astelehenak gogorrak izaten dira, lana egin beharreko gaian zentratzea konplikatu xamarra bilakatuz. Erremedio ederra topatu diot arazoari, baina. Aurreko baten Marc Vidalen bloga deskubritu nuen lagun bati esker. Ekonomilari interesgarria izateaz gain, blogari ezaguna ei da, Euro Blog Awards 2009-en hirugarren postua lortzeak argi uzten duen bezala. Euskal blogosferari dagokionez, aldiz, IKTeroak ditugu buru (Joxe … Continue Reading
Arrasaten ere, langabezia gora
Gaurkoan artikulu pare bat irakurri ditut. Lehena da mezuaren izenburuan txertatu dudana: Arrasateko langabezia tasa igo egin omen da (hala dio mondraberri.com-ek). Jakina, ez da harritzekoa. Non ez da igo. Hala ere, interesgarria iruditu zait zein den tasa: %12,96koa. Espainiako Estatuarekin ezin da alderatu, baina handia da. %5a baino gehiago hazi omen da langabezia Arrasaten, … Continue Reading
TU Lankiden, krisiaren ondorioak
Arrasateko Mondraberri.com webgunean topatu dut gaurko berria. Bertan 2008an Mondragon Taldean izandako emaitzen laburpen bat eskaintzen du. Hona hemen aipatu artikulua: ” Mondragon Taldeak 1.800 lanpostu galdu zituen 2008an. Horietako 740 Euskal Herrian.Taldeko lehendakaria, Jose Mari Aldekoa, “ezkor” ageri da epe laburrera begira, baina baita “baikor krisia gainditzeko daukagun ahalmenagatik” ere. “TU Lankide ” boletinak … Continue Reading









2014ra arte ez ei gara krisitik irtengo… http://kooperatibakaztertzen.wordpress.com/2009/07/01/2014ra-arte-ez-ei-gara-krisitik-aterako/