Blogeko hainbat mezutan ikus-entzunezko batzuk txertatu ditut, eta beharbada gustatuko zaizue denak bilduta izatea…
Bideoa: @berria-ren aldeko jaialdia (@dtobera txikia tartean)
Jarri dute urtarrilaren 19an Arrasaten Berriaren alde egin genuen jaialdiaren bideoa webgunean bertan. Hemen duzue, toberatxo bat tartean!
Makalaldietarako (eta egun euritsuetarako) (2)
Zaparradak irribarrez estaltzeko modukoa! Eta honakoa Big Fish pelikulako soinu bandakoa, Pearl Jam-en “Man of the hour”
Makalaldietarako (1)
Badira uneak, garaiak, egoerak, eguneroko irribarre horiek ihesean joan zaizkigula diruditenak. Musika lasaigarri bezala erabil daiteke. Batzuetan musika klasikoa, beste batzuetan abesti malenkoniatsuak, baita abesti alaiak ere, edota irribarre egitera “behartzen” zaituzten bideoak. Gaurkoa bildumatxoarekin hasteko aprobetxatu nahiko nuke… Bilduma propioa, baina baita twitter-etik lagunek gomendatutakoak ere, pixkanaka batzen joango naizenak. Ea baliagarri zaizkizuen! Hasteko, … Continue Reading
@goiena -n azaldutako erreportajetxoa – #tobera
Kaixo! Aurtengoan ere Goienako lagunek itzelezko lana egin dute Toberaren harira, eta merezi du honako berria hementxe txertatzeak, bai horixe! Eskerrik asko lagunok!
MONDRAGONi buruzko dokumental interesgarria TV3n
Vicenç Navarroren webgunetik jaso dut erreferentzia. Benetan interesgarria da, kritikoak ere izan gaitezkeen arren.
CIRIECen XIV. topaketak: kooperatibak krisiari aurre eginez
Twitter-en egin ditugu txio batzuk, eta jakingo zenuten azken egunotan Donostian eta Oñatin izan garela, kooperatiben eta ekonomia sozialaren inguruko topaketetan. Aurtengoan, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Mondragon Unibertsitateak (MIK Ikerketa Zentroa tartean) antolatu ditu CIRIECen XIV. topaketak. Interesgarriak izan dira topaketak, hainbat gairen inguruan aritu ginen. Eztabaida, mahai inguru, irekiera eta itxiera … Continue Reading
Julio Anguita, berriz ere
Aspaldi batean bi bideo txertatu nituen blogean, krisiaren hastapenetakoak. Orain, berriz, 1993an Jesús Hermidaren (gogoratzen?) A3-ko eztabaida saio batetik lortutakoa. Bertan gaur egungo krisiaren aurrekariak ikus ditzakezue. Nola Espainiako industria deuseztuz joan den, nola langabezia nagusi den… Ikusteko modukoa, egungo egoera hobeki ulertzeko balio duena. Ikaragarria ere IUren 1993ko programa, gaur egun aplikatzeko modukoa.
Inequality: major impediment to recovery (Stiglitz)
Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Joseph Stiglitz-i egindako elkarrizketa bat duzue jarraian. Interesgarria, interes kolektiboak bilatzean, berdintasunetik abiatuta, emaitza hobeak lor daitezkeela dioena.
Krisia. PPren erreformak. Argentina
Gaurkoan Argentinari eskainitako mezua idatzi behar. Sare sozialetan PPren erreformak Argentinako egoera lehertu aurretik aplikatutako berberak direla irakurri dut, hemen. Ondoren, Itzalagunea-ri (@itzalagunea) esker honako helbidera jo dut: “Memoria del saqueo”. Dokumentala ikusten hasi, eta Espainia gogoratu dut. Egoera antzekoa, berbera ez esatearren. Hemen txertatzen dizuet dokumentalaren lehen atala. Osorik ikusteko, youtube edo webgunera bertara … Continue Reading
Omenaldi txiki bat
Bloga ez dut kontu pertsonaletarako erabiltzen, aspaldian utzi nion hala egiteari. Hala ere, aitortu behar dut idatzitako mezu askok badituztela arrazoi pertsonalak. Oraingoan salbuespen bat egingo dut, baina. Gure aittona zenari hitz batzuk eskaini nahi nizkioke. Gure aittona gizon handia zen. Bihotz onekoa, gizon ausarta, eskuzabala. Hamaika adjektibo jarri ahal izango nituzke. Baina, barne-barnean, ingurukoei … Continue Reading
Mondragon Korporazioa Alemaniako komunikabide batean
Mondragon Korporazioko twitter kontuan jasotakotik abiatuta, Alemaniako komunikabide batek egindako Mondragon Korporazioari buruzko dokumental labur bat ikusteko aukera izan dut. Daturen bat edo beste guztiz zuzenak ez diren arren, interesgarria da kooperatibak bezalako eredu sozioekonomikoa duten enpresak hain leku onean uztea.
#kolosala -k Bilbo txiki utzi zueneko hura
Manifestazio ororen ondorengoak ezagunak dituzue. Egunkariak erosi (Euskaldunon Egunkaria eta Egin garai batean), eta argazkietan eta hitzetan gure esperantzak eta ilusioak islatuta ikusi. Baina azken aldian informazio uholdea probestu, eta hamaika komunikabidetan murgiltzen gara, interneteko argazkiak, estekak, artikuluak, bideoak… ikustera. Eta, atzoko kasuan bezala, txundituta eta irribarrez gelditzen gara sarri. Halakoa izan baitzen atzokoa, txundigarria … Continue Reading
Zuentzako / Para vosotros/as
Pasa den urtea bereziki berezi bihurtu duzuen guztiontzat. Eskerrik asko! Para los/las que habéis conseguido que el pasado año haya sido tan especial. Eskerrik asko! Euskaraz… En castellano…
Debagoieneko lehen #Tobera: Arrasate errudun
Banuen gogoa Toberari buruzko hitz batzuk idazteko, hainbat arrazoigatik. Gaurkoan, azken egun frenetikotatik pixka bat deskantsatu ondoren, badoaz. Ezer baino lehenago, eta girotzea ezinbestekoa denez gero, hona hemen Aitor Sarasuak idatzitako bertsoak, hunkigarri eta egi frankoz betetakoak. Hartu minutu batzuk ikusi eta entzuteko, merezi du-eta. “Tobera: fauna txiki bat” Aitor Sarasuak egindako kopla ederra from … Continue Reading
komunitate eta herrigintza. #bagara
Ikasgairako ikusentzunezko materiala aztertzen ari nintzen honetan, BAGARAren aurkezpeneko zenbait bideo topatu ditut. Uste dut honakoa interesgarria izango zaizuela, Auzolan-en izan zinetenoi, besteak beste.
Kukutza: lo que pasó y lo que nos intentaron ocultar
Este post lo escribo en castellano, porque lo importante, en este caso, es que todos/as conozcamos cuál fue la situación vivida en Bilbo hace unas semanas.
Karitatea eta Zizek
Gaurkoan bideo interesgarri baten berri eman didate. Zizek-ek, itzulpenarekin eta marrazkiekin lagunduta, “karitatea” eta hipokresia lotzen ditu. Geure buruari eta enpresei, nola ez, aplikatzeko modukoa, hausnartzeko modukoa. Gozatu, eta ondo izan!
Partaidetzari buruzko jardunaldia
Aurreko baten aipatu nuen bezala, Gipuzkoa Berritzen-ek antolatutako jardunaldi batean egoteko aukera izan nuen, San Telmon, Donostian. Benetan interesgarria izan zen bertan zeudenekin hitz egitea, eta uste dut parte-hartzearen garrantzia oraindik ere nabarmenago izatea lortu genuela. Hementxe uzten dizuet egin duten bideoa, eta argazkietarako esteka. Ondo izan!
Hipoteken krisia
Bideo erraza, eta gertatutakoa ulertzeko baliagarria.
Chris Martenson: Peak Oil
Kaixo denoi! Gaur, aspaldiko partez, Chris Martenson-en bideoak berreskuratu ditut, egungo egoera ekonomiko eta sozialaren inguruan hitz egiten ari ginen bitartean. Aspaldi batean link-a txertatu nizuen, baina gaur The Crash Course-ko kapitulu bat txertatuko dizuet, ikustea merezi duena. Nola energia, ingurugiroa eta ekonomiak kurba esponentzial batean bat egiten duten, eta nola amaiera puntu hori gertu … Continue Reading
Hondarribia Blues Festival: Lucky Peterson
Atzo Hondarribiko Blues Jaialdian izan ginen, eta talde bikainekin gozatu genuen. Hala ere, Lucky Peterson-en kontzertuak muga guztiak gainditu zituen. Ikaragarria. Hemen probatxo bat. Honekin ere dantzan eta abesten ibili ginen!
Dancing for clean air
The next flash mob dance took place some months ago in a village close to San Sebastian (Basque Country). More than 2000 people met up in Zubieta to show that we neither want nor need a waste incineration plan. Euskarazko bertsioa:
Badator badator!
Gaur arratsalde-gau berezia izango dugu arrasatearrok! Hona hemen bideo pare bat, ea etortzera animatzen zareten! Ondo pasau!
Mondragon Korporazioaren emaitzak
Hona hemen Mondragon Korporazioak prestatu duen bideoa, gazteleraz, urtebeteko emaitzak modu atseginean eskaintzen dituena. Datu interesgarriak dira. Berria honako helbideetan topa dezakezue: hemen eta hemen.
“De la Burbuja Inmobiliaria a la Crisis”
Twitter-en topatutako bideoa duzue honakoa, Aleix Saló-k eskainia, Espainiako egoera modu grafiko, erraz eta entretenigarrian azaldua. Hartu tartetxo bat ikusteko!
“Asalto en la TV”
Ez, honako mezua ez da ETB2-ko arratsaldeetako pelikula mitiko baten bertsio moderno bat. Jarraian txertatu dudan bideoan ez da Clint Eastwood azalduko pistola handi batekin, telebistako injustiziei aurre eginez. Pistola esan dut? Beharbada gaur egungo erasorik garrantzitsuena hitza bera litzateke, hitza hartzea, telebistako agintariei (€ eta $ jaunak, besteak beste) aurre egiteko modu egokiena, botere … Continue Reading
Linuxen sorreraren urteurrenean
Kaixo guztioi! Linux ez da kooperatiba bat, baina kooperazioan oinarrituta dagoenez, bere urteurrenean bideo bat blogean jartzea interesgarria iruditu zait. Garapen sozialera bidean beste pausu bat izan baita.








