Hemen topatuko dituzu eraldaketa sozialarekin erlazioa duten mezuak, #koop bezalako etiketekin definituak izan direnak.
Komunitatearen garapenerako (eraldaketarako) egiturak eta sareak
Krisi sistemikoa edo sistemaren kaosaren argumentazioa hainbat autorek defendatzen dute, eta egungo krisi finantzario-ekonomiko-soziala aurrekari gisa definitu. Sistemaren kaosari era ordenatu baten aurre egitea aipatzen zuen Joseba Azkarraga MUko kideak, paradigma aldaketarako prest izatea, trantsizio ordenatu batera bideratuz. Politika ekonomikoetan (eta enpresarialetan), bi ildo hauek ezagutu ditut gaurkoan (Lasuen-en “Marx 1972″ liburuari esker): 1) ahalik … Continue Reading
Kooperatiben sarea eta interkooperazioa
Kooperatibak eredu sozioekonomiko alternatibo gisa ulertzen ditut. Askok ulertzen ditugu horrela. Merkatu kapitalistan egonda ere, bestelako balio eta printzipioak dituzten erakunde gisa. Kapitala tresna gisa dutenak, helburu gisa baino. Izan ere, kooperatiben funtsa komunitatearen garapena da. Oinarrian hori da. Beste kontu bat da egungo kooperatiba batzuen oinarria zein den, zergatik sortzen diren kooperatibak, kooperatibako kide … Continue Reading
@goiena -n azaldutako erreportajetxoa – #tobera
Kaixo! Aurtengoan ere Goienako lagunek itzelezko lana egin dute Toberaren harira, eta merezi du honako berria hementxe txertatzeak, bai horixe! Eskerrik asko lagunok!
#tobera eta Debagoiena
Urtebete pasa da. Amaitu da aurtengo Tobera, eta urtea ere, amaitzear. Iaz hunkituta bukatu nuen Tobera, bertan ezagututako guztiengatik, sortutako loturegatik eta iazko Toberak geure argi-itzalak onartu eta umorez plazaratzeko aukera eman zigulako. Zer esan aurtengo Toberari buruz. Nondik hasi. Iraitz. Nola aldatu diren gauzak, kamarada. Ekainetik hona, ilusioz eta irribarrez betetako barkuan egin dugu … Continue Reading
#azoka47 eta @kabiadurango
Uste baino egun luzeagoa izan da gaurkoa, Durangon. Bazkaltzera etxera etortzeko asmotan joan, eta afaltzeko itzuli. Sendatuta eta pozik. Izan ere, gaurkoa berezia izan da. Beñat, Unai eta Gorka lagunek (Talaios Kooperatiba sortu berriko kideak hirurak) jardunaldi interesgarriak antolatu dituzte gaurkorako Durangoko Azokako Kabian. Oreretatik Durangoraino iritsi da gaurkoan Kabia. Goizeko planean lagun kuadrilatxoa elkartu … Continue Reading
MONDRAGONi buruzko dokumental interesgarria TV3n
Vicenç Navarroren webgunetik jaso dut erreferentzia. Benetan interesgarria da, kritikoak ere izan gaitezkeen arren.
Identitatea eta proiektu komuna
Gaur asteartea da, 13, eta “martes y trece” hitzak etengabe datozkit burura. Egun aldrebesa dudalako, beharbada. Edota atzoko entsegutik nekatuta irten nintzelako. Edo… Beno, kontua da identitatearen eta proiektu komunaren beharra izan dugula berbagai gaurkoan. Jakingo duzuen bezala, azken asteotan Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideok gelditu gabe gabiltza, entseguz entsegu. Domekan orkestrarik gabe baina entsegu … Continue Reading
Kooperatiben webguneak eta domeinuak
Kooperatiben webguneetara edo kooperatiben mugimenduarekin lotutako guneetara jo duzue azken aldian? Hona hemen beraien webguneen adibide batzuk: www.goiena.net, www.mondragon.edu, www.arizmendi.eu, www.forokoop.coop, www.mik.es, http://talaios.net/, www.fagorederlan.es eta www.fagor.com. Domeinuetan fijatzen bazarete, gutxi dira .coop duten guneak. Badirudi domeinuaren kostua bereziki altua dela, Beñat lagunak aipatu bezala. Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (NKA edo ICA, International Cooperative Alliance) tarifen arabera, … Continue Reading
Kooperatibetako ordainsariei buruz: indizeak mantentzea justua al da?
Kooperatiben inguruko hainbat mezu eta ohar idatzi ditut hemen bloga sortu nuenetik. Mezu batzuk kooperatiben abantailak aztertzen, eta beste batzuk kritikak egiten. Hala ere, lagun eta lankideekin sarri mintzagai izan dudan gaiari heltzeko momentua heldu dela uste dut: ordainsariena. Gai konplikatua da, diru kontu denak diren bezala. Izan ere, ordainsariei emandako garrantzia eta esangura aldatzen … Continue Reading
CIRIECen XIV. topaketak: kooperatibak krisiari aurre eginez
Twitter-en egin ditugu txio batzuk, eta jakingo zenuten azken egunotan Donostian eta Oñatin izan garela, kooperatiben eta ekonomia sozialaren inguruko topaketetan. Aurtengoan, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Mondragon Unibertsitateak (MIK Ikerketa Zentroa tartean) antolatu ditu CIRIECen XIV. topaketak. Interesgarriak izan dira topaketak, hainbat gairen inguruan aritu ginen. Eztabaida, mahai inguru, irekiera eta itxiera … Continue Reading
Kooperatibak eta krisia: demokrazia/parte-hartzea, eraginkortasuna eta konpromisoa
Aste honetan izan dugu FOROKOOPen VI. Biltzarra. Aurtengoan, kooperatibak krisiaren aurrean gaia landu da, hizlari eta eztabaida interesgarriekin. Desadostasunen bat izan genuen geure artean, krisi garaian kooperatibetako demokraziaren baliagarritasunari buruz hizlari batek esandakoarekin. Parte-hartzea oztopo gisa ikusten zuen hizlariak, eta zorionez, badirudi bertan geunden gehienok ez geniola arrazoirik eman. Demokrazia da kooperatiben DNA, eredu sozioekonomiko … Continue Reading
Kooperatibak alternatiba eta erresistentzia gisa
Beldurgarria, nolabait esatearren. Beldurgarria da inolako lotsarik gabe inposatu dizkiguten enpleguaren gaineko neurriak ezagutzea. Gero eta gehiago entzun beroiei buruz, gero eta ikara handiagoa sartzen zait gorputzean. Eta Greziako iraultza datorkit burura, eta Euskal Herrian zein Espainian dagoen erreakzio falta. Beharbada bat-batean lehertuko da guztia, eta Greziako erresistentziaren biolentzia iritsiko da kalera. Baina ez gaitezen … Continue Reading
Mondragon Korporazioa Alemaniako komunikabide batean
Mondragon Korporazioko twitter kontuan jasotakotik abiatuta, Alemaniako komunikabide batek egindako Mondragon Korporazioari buruzko dokumental labur bat ikusteko aukera izan dut. Daturen bat edo beste guztiz zuzenak ez diren arren, interesgarria da kooperatibak bezalako eredu sozioekonomikoa duten enpresak hain leku onean uztea.
Utopiaz bi hitz
Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larrañaga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu … Continue Reading
Debagoieneko lehen #Tobera: Arrasate errudun
Banuen gogoa Toberari buruzko hitz batzuk idazteko, hainbat arrazoigatik. Gaurkoan, azken egun frenetikotatik pixka bat deskantsatu ondoren, badoaz. Ezer baino lehenago, eta girotzea ezinbestekoa denez gero, hona hemen Aitor Sarasuak idatzitako bertsoak, hunkigarri eta egi frankoz betetakoak. Hartu minutu batzuk ikusi eta entzuteko, merezi du-eta. “Tobera: fauna txiki bat” Aitor Sarasuak egindako kopla ederra from … Continue Reading
Otras experiencias comunitarias
Al crear este blog decidí que tenía que escribir los posts en euskera, por pura coherencia. Y sigo pensando que debo seguir haciéndolo. Aun y todo, y considerando todo lo aprendido en estas últimas semanas, tal vez merezca escribir algunas pocas líneas en castellano. Aunque, de algún modo, me resulte un poco extraño. Uno de … Continue Reading
komunitate eta herrigintza. #bagara
Ikasgairako ikusentzunezko materiala aztertzen ari nintzen honetan, BAGARAren aurkezpeneko zenbait bideo topatu ditut. Uste dut honakoa interesgarria izango zaizuela, Auzolan-en izan zinetenoi, besteak beste.
ATTAC, Auzolan eta beste zenbait kontu
Azken asteotan ekonomiarekin, auzolanarekin eta ekonomia alternatiboarekin erlazionatutako hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izan dut. Auzolan topaketetara doakit burua, lehenbizi. Imanol Epeldek bere blogean utzi zizkigun lehenengo egunean hartu eta bildutako oharrak. Lehenengo eguna benetan interesgarria izan zen, eta Joseba Azkarraga HUHEZIko irakasle eta LANKIko ikertzaile denari aditzeko aukera paregabea izan genuen. Banekien hizlari aparta … Continue Reading
Kukutza: lo que pasó y lo que nos intentaron ocultar
Este post lo escribo en castellano, porque lo importante, en este caso, es que todos/as conozcamos cuál fue la situación vivida en Bilbo hace unas semanas.
EHUko ikastarotik bueltan
Nire tesia aitzaki hartuta, non krisiaren kudeaketa kooperatibetan aztertu nahi dudan, lehenengo aldiz EHUko Uda Ikastaroetara etorri naiz. Krisian agente ekonomiko ezberdinek duten eragina aztertu da honako izena duen ikastaroan: “Crisis y agentes económicos: un marco mundial en crecimiento“. Zein zen nire helburua? Nire formazioa hobetzea jakina. Izan ere, informatika arlotik etorrita, arlo ekonomikoan ez … Continue Reading
Partaidetzari buruzko jardunaldia
Aurreko baten aipatu nuen bezala, Gipuzkoa Berritzen-ek antolatutako jardunaldi batean egoteko aukera izan nuen, San Telmon, Donostian. Benetan interesgarria izan zen bertan zeudenekin hitz egitea, eta uste dut parte-hartzearen garrantzia oraindik ere nabarmenago izatea lortu genuela. Hementxe uzten dizuet egin duten bideoa, eta argazkietarako esteka. Ondo izan!
Dancing for clean air
The next flash mob dance took place some months ago in a village close to San Sebastian (Basque Country). More than 2000 people met up in Zubieta to show that we neither want nor need a waste incineration plan. Euskarazko bertsioa:
IISJren Nazioarteko Kongresua Oñatin: Ekonomia Soziala
Uztailaren 6tik 8ra Oñatiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko kongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: “IISJ Congreso Internacional: La Economía Social”. Ekonomia soziala zer den entzunda izango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. Zenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak ekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. Kooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, GKEak … Continue Reading
Asteko esaldiak 5
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da, askotan sarean sakabanatuta gelditzen baitira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, … Continue Reading
“La obsolescencia programada”, Kulturateko gaurko hitzaldia
Gaurkoan, twitter-en ikusiko zenuten bezala, La obsolescencia programada izenburupean kontsumismoaren eta egungo eredu ekonomikoaren inguruko hitzaldi bat izan dugu. Hasteko, izen bereko dokumentala ikusi dugu, ordubete ingurukoa, La2-ek eskainitakoa. “La obsolescencia programada (comprar, tirar, comprar)“. Jarraian txertatu dizuet, ezer baino lehenago, eta denbora baduzue, bideoa ikus dezazuen. Bideoan bertan hainbat puntu kritiko azaltzen dira, … Continue Reading
“Partaidetza” jardunaldia
Atzoko egunean Gipuzkoa Berritzenek, ASLE, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Innobasque-k antolatutako Partaidetzari buruzko jardunaldian izan nintzen, Donostiako San Telmo museoan. Leku aparta! Eta jakina, itsasoa ikusteko aukera ematen duena… Beraz, ederto hasi genuen eguna. Bertan izan ginen, besteak beste, Fred Freundlich eta Izaskun Alzola Enpresagintza Fakultatetik eta Maite Aseginolaza Baketiketik, baita enpresetako hainbat pertsona ere. … Continue Reading
Mondragon Korporazioaren emaitzak
Hona hemen Mondragon Korporazioak prestatu duen bideoa, gazteleraz, urtebeteko emaitzak modu atseginean eskaintzen dituena. Datu interesgarriak dira. Berria honako helbideetan topa dezakezue: hemen eta hemen.
Asteko esaldiak 4
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango … Continue Reading
Sareak, alternatibak eta eraldaketa
Pasa den larunbatean, Imanol Epelderen gonbidapena jasota, Zarauzko Putzuzuloko Amets Fabrikan sareen eta Interneten inguruko solasaldi bat izan genuen, baita Gorka Julioren aurkezpen batetik abiatuta eztabaida interesgarria edukitzeko aukera ere. Hemen entzun ahal izango duzue, Arraio Irratiari esker. Osteko solasaldian Blogsoviet eta Bakalhau aipatu ziren, tresna propioen erabilera, status.net, Diaspora… Guztiak posible eta beharrezkoa den … Continue Reading
Asteko esaldiak 3
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango … Continue Reading
Igandeko twitter festa
Kaixo! Debagoiendar twitter zaleok, igandean #goiena-ko twitter-hauteskunde-festarako kolaborazio bila dabiltza. Parte hartzeko prest? Honakoak dira erabiliko ditugun etiketak: #m22 (Euskal Herrirako etiketa orokorra) #arrasate (herriaren arabera) #goiena (ez ofiziala, baina erabilgarria, Debagoiena-ri erreferentzia egiteko) Animatu eta parte hartu!
15M: eredu parte-hartzailea aldarri
15M. Edo M15. Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko. Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako … Continue Reading
Asteko esaldiak 2
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada. Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango … Continue Reading
Kooperatibekin erlazionatutako link eta erreferentziak
Blogari astindua eman ondoren, orrialde berri bat txertatu nuen, “Loturak” izenekoa. Bertan blogean sartuta neuzkan link batzuk argiago agertzen dira, ikusiko duzuen bezala. Beno, gaurkoan bertan azaltzen den esteka bat azpimarratu nahi nuen: honakoa. Izan ere, orain dela urtebete sortutako orrialde horretan, bildu.net-en plataforman, kooperatibismoarekin eta kooperatibekin erlazionatutako estekak gehitu nituen. Ikusiko duzuen bezala, erreferentzia … Continue Reading
Asteko esaldiak 1
Twitter-eko kontuetan (“profesionala” eta pertsonala) esaldi interesgarriak (edo berriak) topatzen ditut sarri. Eta hainbeste gorabeherekin, azkenean RT huts batean gelditzen dira. Gaur estreinatutako ataltxoaren asmoa, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da. Bakalhau-tik ikasi bezala, askotan sarean sakabanatuta gelditzen dira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, … Continue Reading
Multilokalizazioa… edo deslokalizazioa?
Egia esan, Enpresagintzan hasi arte ez nekien ezer multilokalizazioaren inguruan. Gogoan dut ingeniaritza informatikoa ikasten ari nintzenean halako gauzetaz, deslokalizazioaz, arduratzen nintzela. Baina multilokalizazioa? Hitza ez nuen Enpresagintzara (ETEO garai hartan) iritsi arte entzun. Eta orduan jakin nuen multilokalizazioak esan nahi duela, azaletik definituta, lekuko enpresak mantenduz atzerrian beste batzuk zabaltzea. Deslokalizazioak, berriz, lekukoak itxi … Continue Reading
Linuxen sorreraren urteurrenean
Kaixo guztioi! Linux ez da kooperatiba bat, baina kooperazioan oinarrituta dagoenez, bere urteurrenean bideo bat blogean jartzea interesgarria iruditu zait. Garapen sozialera bidean beste pausu bat izan baita.
Langileen boterea
Langileak beren etorkizunaren jabe egin daitezkeela argi uzten duen beste adibide bat: kooperatibak Venezuelan. http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=2224287&server=vimeo.com&show_title=0&show_byline=0&show_portrait=0&color=00ADEF&fullscreen=1
HUHEZIko langileen adierazpena
Oso interesgarria eta irakurri beharrekoa iruditu zait gaurko greba orokorraren aurrean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko langileek argitaratutako adierazpena. Hona hemen: HUHEZI Kooperatiba Elkarteko langileok urtarrilaren 27ko Greba Deialdiarekin bat egiten dugu ondoko arrazoiengatik: Argudio faltsuak erabilita, uste dugu inposatu nahi diguten Pentsio Erreforma honek langileen eskubideak okerragotu egingo dituela: pentsio sistema publikoaren pribatizazioa bultzatuko du … Continue Reading
Egungo lan erreformak eta eskubideen murrizketak
Badirudi bagabiltzala konturatzen pasa den urtean egindako lan erreformek ez zutela helburu lanpostuak haztea. Eta ez da hori lortu, jakina. Epe motzera ezin dituztela emaitza oparoak lortu, hori ere egia izan liteke. Hala ere, badira ikertzaileek 90. hamarkadako krisian argitaratutako zenbait artikulu, non hartutako erabakiak guztiz okerrak direla (okerrak baino, alferrikoak) enplegua sortzeko. Hona hemen … Continue Reading
Bagara prozesua sarean
Bagara prozesuaren bloga: http://goiena.net/blogak/bagara/ Bagara prozesuaren twitter kontua: bagara_prozesua
Ignacio Ramonet: “Neoliberalismo obligatorio”
Oso interesgarria iruditu zait, merezi du irakurtzeak. Le Monde Diplomatique-n beste ikuspegi batzuk azaltzen dira, eta hori ezinbestekoa da… Inclina la cerviz, altivo sicambro; adora lo que quemaste y quema lo que adoraste”, ordenó el obispo Remigio al bárbaro Clodoveo cuando tuvo éste que convertirse al cristianismo para ser rey de Francia. Y eso mismo … Continue Reading
Arropa garbia kanpaina -Firma la carta a la FIFA para pedirle que actúe para limpiar de injusticias la industria de los balones de fútbol
Podréis leer esta carta en los siguientes idiomas, además del euskera: Castellano, Catalá y Galego Futbolaren baloiak fabrikatzen dituzten pertsonek zure laguntza behar dute! Futbol Mundiala Hego Afrikan hastear dagoenean, ekainaren 7an aurkeztutako ikerketa berri batek Pakistanen, Indian, Txinan eta Tailandian futbol baloiak josten dituzten langileen lan egoera kezkagarria ezagutarazi du: haur lana, genero diskriminazioa … Continue Reading
Kooperatibismoa sustatzen eta sarea josten / Fomentando el cooperativismo y creando una red
Egun on guztioi. Maiatzaren 28an Demokrazia Ekonomiaren II. Topaketa ospatu zen, Arrasateko Kulturaten. Jardunaldi aberasgarri eta interesgarria izateaz gain, ekimen berezi baten hasierako puntua izan zen, bertan bildu ginenon arduretako batzuk bideratzeko tresna. Tresna interesgarri eta erabilgarria bihur daitekeena. Azaleratutako ardurak bideratzeko honako helburuak aurrera eramatea interesgarria dela kontsideratu dugu, epe ertain eta luzera begira: … Continue Reading
la clase capitalista contra el comunismo
otra vez más, debo recoger las palabras de Schweickart. Impresionante. ” En mucho mayor grado que cualquier otra ideología, el comunismo cuestiona el derecho de los ricos a los privilegios que disfrutan. Todas las personas ricas saben que semejante retórica es peligrosa y que las enormes desigualdades del capitalismo parecen injustas y pueden ser explotadas … Continue Reading
Desigualdad económica
Me ha parecido sumamente interesante y curiosa la siguiente afirmación, de la mano de David Schweickart (1997): “Cuando la gente desaprueba la desigualdad (económica), qué es lo que desaprueba? (…) Si resultara que no existe conexión (entre la existencia de millones de pobres y los ricos), ¿seguiríamos desaprobando la desigualdad? Si no hubiera pobres, ¿seguiríamos … Continue Reading
Nola…?
Nola azaldu gazteei (gazteagoei) kooperatibek duten garrantzia? Nola azaldu kapitalismo basatiari oztopoak jartzeko balioko duela? Nola zabaldu demokrazia ekonomikoaren kontzientzia jendartean? Nola zabaldu ardura, hausnarketa beharra? Nola utzi indibidualismoz betetako pentsamoldeak alde batera? … Hainbeste “nola…?”, eta hain erantzun gutxi…
Sareak sortzen
Egun on. Aspaldi ez nuela hementxe idazten, baina behingoaz nahikoa motibazio topatu dut horretarako. Tartetxo bat hartzeko. Pasa den ostiralean, hilak 28, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian Demokrazia Ekonomikoaren II. topaketa ospatu zen. Arratsaldez bertaratzeko aukera izan nuen, eta sorpresa ederra hartu nuen. Oso jende interesgarria bildu zen bertan, eta zenbait konklusiotara iritsi ginen (ikus mondraberri, … Continue Reading
Euskaldunei buruz
Begira zer topatu dudan Mark A. Lutz-en (1997) paper baten, Mondragon Taldearen testuinguru den Euskal Herriari buruz hitz egiten duenean! The Basque’s ancient language appears unrelated to any other, and their history dates back thousands of years. Not surprisingly, the Basques pride themselves on being the “original Europeans”. Whatever the merit of such a claim, … Continue Reading
“Beste balore batzuetan oinarritutako gizarterantz joan nahi dugu”: BAGARA proiektuaren AURKEZPENA
Entzungo zenuten, baina gaurkoan Bagara prozesuaren aurkezpena izango dugu Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Prozesuari buruzko bideo bat eta artikulu pare bat txertatuko ditut mezu honetan. Ondo izan! http://goiena.net/debagoiena/albisteak/bagara-prozesua-aurkeztuko-dute-martxoaren-11n http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7498233&menuId=7109426&onlypath=true http://goiena.net/bideoak/destakatuak/bagara-plana-aurkeztu-dute-1go-zatia
Orain dela 5 urte…
… Arizmendi Ikastolak Kilometroak antolatu zituen. Eta kooperatiba hartako ikasleak, irakasleak, gurasoak, ikasle ohiak, lagunak… bildu ginen. Abesti bat eskaintzeko bildu ginen. Ederra.
“T.U.-ren bahiketa”
Gaur Jose Maria Arizmendiarrietaren Lagunak elkartearen webgunea topatu dut, eta 1971. urtean T.U. Lankide aldizkaria bahitu zutela jakin dut! Zuetako inork ba al zekien halakorik? Hemen topatuko duzuen testua izan omen zen arrazoia, eta jarraian txertatu dizuet. Ondo izan. ” 1971ko Azaroan, T.U. Aldizkaria bahitu egin zuten. Bahiketa honen zergaitia testu hau izan zen. “Munduan … Continue Reading
Kooperatibetako emaitzak eta iritziak
Aparteko ordainsarien gaineko bozketa: EZ: % 59,40 BAI: % 40,60 Honako mezuan interneten topatutako zenbait iritzi dituzue. “por ke tanta noticia siempre con los de fagor???…kejandose ke les kitan la mitad de la PAGA EXTRA???..si la mayoria estamos sin cobrar desde marzo y no salimos en ningun ladooooo…y tampoco lloramos tanto.vas os vale dedicaros a … Continue Reading
Arizmendi topaketak: Ainara Udaondori elkarrizketa
Egun on guztioi. Pasa den astean aipatu bezala, Arizmendi Topaketetan Lankiko kideek hitzaldia eskaini zuten, eta Mondraberriko lagunek aurreratu bezala, Ainara Udaondo ikerlariari elkarrizketa egin diote webgunean bertan. Berorren esteka gehitzea interesgarria iruditu zait. Hemen duzue: mondraberri.com Egun ona izan ezazue.
Arizmendi topaketak
Egun on denoi! Atzo, jakingo duzuen moduan, Eskolan Arizmendiarrietan topaketak izan ziren, eta Ansoategirekin batera Bagara-ko kide batek eta Lankiko hiru ikerlarik hitzaldi oso interesgarria eskaini zuten. Izenburua: “Norabide bat kooperatiba taldearentzako“. Suposatzen dut askok ez duzuela BAGARA proiektuaren berri izango. Debagoieneko bailaran sortutako ekimena da, kooperatibismoaren inguruan murgilduta dauden boluntario eta bestelakoekin osatutakoa. Oraindik … Continue Reading
Antonio Cancelo: enpresak garai berrian
Beti da interesgarria gizon honen hitzaldiak entzutea…
Michael R. Krätke: Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa eta Oppenheimer-en legea
Interneten benetako altxorrak topatzen dira… elkarbanatzeko egokiak, besterik ez bada. Jarraian txertatu eta komentatuko den artikulua Amsterdam-eko Unibertsitateko irakasle den Krätke jaunak idatzirikoa da, politika ekonomikoa eta zuzenbide fiskalaren inguruko aditua dena (besteak beste). Krätke-k Oppenheimer-en legea aipatzen du artikuluan, depresio handiaren ostean (itzulpen egokia izango ote da?) indartu zen teoria. Izan ere, Ameriketako Estatu … Continue Reading
Forokoop: Partaidetza (, kooperatibak) eta krisia
Astebete pasa da ia, baina ez dut ostegunean Bilbon izandako jardunaldien berri emateko aukerarik izan. Hobe esanda, hamaika kontutan murgilduta, ezin nire ideiak antolatu… Nire ustezko tesia ere tarteko! “Forokoop” erabiltzaileak (zein izango ete? ) zabaldun aipatu zuen bezala, Partaidetzaren inguruan eztabaidatzeko jardunaldia ospatu zen. Goizean moderatzaile lanetan egon ondoren, arratsaldeko hitzaldia entzuteko aukera izan … Continue Reading
unibertsitatea eta kooperatibismoa – hausnarketak
Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuren artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua … Continue Reading
unibertsitatea eta formazio kooperatiboa
Egun on guztioi… Honako mezua eskolan pasatako urteek emandako “ezagutzaren” ondorio da. Ez naiz ezagutza teknikoari buruz ari, edozein unibertsitatetan ematen den ezagutza horri buruz ere ez. Gure unibertsitatearen ezaugarriak etorri zaizkit burura. Kooperatibismoaren oinarria den erakundea, kooperatibak (enpresa sozialak) aurrera eramango dituzten lagunak hezten duten unibertsitatea. Hala ere, egia da hori? Errealitatea al da? … Continue Reading
Mondragon, Garaia eta Microsoft
Aspaldiko berria da gaurkoa, baina ez dakit nola itzuli den nire burura: Microsoft da gakoa, Ubuntu sistema erabiltzeko motibazioa. Asteleheneko logurearekin batera. Ba horixe. Ez dakit nola eta ez eta zergatik. Baina aipatzeke utzi nuen, beharbada nire blog pertsonalean egin nuen arren, ez dakit, astelehena da. Ba horixe. Harira. Orain dela urtebete pasatxo, goiena.net eta … Continue Reading
Langile ebentualak = Kooperatibismoa?
Arrasateko esperientzia kooperatiboaren inguruko liburuak irakurri eta irakurri nabil, azkena LANKIk orain dela gutxi atera zuen liburua (La experiencia cooperativa de Mondragón, Liburu eta Argitalpenak atalean azaltzen dena). Gaurkoan ebentualen aspektuak lantzen nabil. Izan ere, krisian ebentualak izango dira, beharbada, kaltetu nagusiak. Baina garrantzitsuak al dira? Kooperatibismoa sentitzen duen orok baietz esango du, guztiak garela … Continue Reading








