Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da, askotan sarean sakabanatuta gelditzen baitira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.
Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?
Eredu alternatiboak
- Modelos de cooperativismo alternativos como respuesta a problemáticas económicas, sociales y ecológicas actuales http://bit.ly/klDOaB [es]
Sarea
- Azken egunetako atxiloketen harira Hitler ageri zaigu, berriz ere, egoera aztertzen. “Hitler se entera de la detención de la cúpula de Anonymous” http://bit.ly/ktQzuU [es]
Krisia
- Krisiaren beste ondorio tamalgarri bat: “Un padre de familia a punto de ser desahuciado se ahorca en plena calle” Eco Republicano bidez [es]
Eguneko bideoak
- Youtubek hainbat funtzio ditu, eta batzuetan eguna alaitzeko balio du. Gaurkoa izan da horietako egun bat. Mila esker! “You will be a better banker my son” http://youtu.be/fbKk9WLpc9s (ingelesez esan beharko nuke?)
- Hau izango da, beharbada, Bartzelonan gaur (2011/06/15) pasatakoaren bideo ikusgarrienetako bat. Manifestarien artean sartu eta istiluak sortu dituzten polizien irudiak: http://www.youtube.com/watch?v=YcmvzRvsf8g&feature=youtu.be








