Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat lagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat iritzi irten ziren (nola zen hura, “zenbat buru, hainbat aburu”?). Ez nintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz batzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, sarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk idazteko asmotan zabaldu dut bloga, euskaltzale (sentitzen) naizen heinean ditudan pertzepzioetatik abiatuta.
Erabilgarritasunagatik eta efizientziagatik euskararen erabilerari uko egiten dioten jarreraren isla diren webgune, ikusentzunezko eta bestelakoak datozkit burura. Efizientzia aldetik, uler dezaket irakurle eremu zabalenari bideratzea dela gomendagarriena, eta niri ere blog honetan zaila egiten zait batzutan euskara ez den hizkuntza batean idaztea. Hala ere, erabili dut noiz edo noiz, bereziki mezu konkretu batzuk irakurle jakin batzuei bideratzeko. Beno, ba efizientzia horren bila, logikoa iruditzen zait, bai. Hori ere aitortu beharra dut. Baina…
Demagun efizientzia buruan dugula, baina herrigintza eta kultura “bezeroekiko” tratuan nahasten direla. Orduan bai gatazka! Nire logikatik, euskara azken aukera gisa izateak euskaltzaleak diren bezero potentzialak atzera bota ditzake (eta ez dut uste astakeria denik).
Eta pentsatuko duzue: baina euskaraz idazteak euskaldunak ez diren bezero potentzialak atzera botako ditu, era berean!
Nolako gatazka, ezta? Errespetua, komunitatea, lehiakortasuna, efizientzia…
Itxi begiak une batez (ez literalki, bestela ezingo duzue irakurri!), eta imagina ezazue atzerriko erakunde baten webgunera jotzen duzuela. Eta hori bai sorpresa! Erakunde horrek hainbat mezu ditu, ulertzen ez dituzunak, lekuko komunitateko hizkuntzan idatzitakoak. Eta itzelezko pena sentitzen duzu, mezu horiek ezingo dituzulako irakurri. Baina… imagina ezazu, orain, hizkuntza hori gutxitua dela, galtzeko arriskuan egon dena eta dagoena, eta komunitateak itzelezko ahalegina egiten duela uneoro hizkuntza hori gal ez dadin. Zer sentituko zenuke orduan? Ziur mezu horiek ez ulertzeak eragindako atzerakada hori, enpresa edo erakundeak herriarekiko eta hizkuntzarekiko duen errespetuarekin ahaztuko zaizula. Ez al da hala? Bat-batean, puntu batzuk irabazi ditu erakunde horrek, eta baliteke jorratzen dituen gaiak ezagututa enpresa horretara joko duzula, informazio orokorra hainbat hizkuntzatan badagoenez, badakizulako zertan ari diren. Sinpatiagatik besterik ez bada ere.
Ez dakit, benetan, zein den neurria, non dagoen oreka. Nik bihotzetik idazten dut euskaraz, eta gauza batzuk euskaraz aurki ezin ditudanean min piska bat ematen dit. Ez zait axola ingelesez irakurtzea, edo gaztelaniaz, baina iruditzen zait herriarentzat lan egiten duen erakunde batek (halakoak dira gaur egungo enpresak, ezta?), begirunea erakutsi beharko lukeela bere kulturarekiko. BERE kulturarekiko, ez baikara ari Txinako komunitate txiki batek hitz egiten duen hizkuntzari buruz. Gure hizkuntzari buruz, euskarari buruz, ari gara. Gure nortasunaren zati esanguratsua den euskarari buruz.









Gustatu zait nola idatzi duzun ba….
Nire hustez, hizkuntz nagusia euskara izan beharko litzateke, baina inodin inora beste hizkuntzak baztertu gabe.
Zuk esandako moduan, gai nagusiak hainbat hizkuntzetan idatziz, baina beti ere euskara lehendabiziko mailan.
Niri ere, askotan amorrua ematen dit gauzak euskaraz ezin topatzea.
Kaixo!
Mila esker erantzunagatik!
Egia esan, ez dakit zein den oreka, eta hizkuntzen erabileraren inguruan bitariko iritziak ditut. Hala ere, oreka horren bila, uste dut hausnarketa serio bat merezi duen kontua da, eta sarri garrantziarik ematen ez zaiona.
Bai, hausnarketa sakon bat behar du, aurrera tira aurretik hausnarketa sakon bat behar du, eta egia da ez zaiola behar den garrantzia ematen…
Kaixo!
Artikuluaren hasieran aipatzen duzun moduan EMUNeko lantalde bat enpresen sareko hizkuntzen inguruko hausnarketa bat ari gara bideratzen. Hainbat adituk (Joxe Rojas, Josu Bergara, Luistxo Fernandez, Juan Luis Azkarate eta Rober Gutierrez) gai honi buruz daukaten iritzia eman digute eta bestetik, hainbat enpresetako esperientzia konkretuak jaso ditugu. Esperientzien artean Ternuarena izan da jaso dugunetako bat. Ternuak atzerrian ere saltzen du eta sare sozialetan euskaraz ere egiten du, honako bideo honetan http://www.lantalan.com/283 ikusi daiteke nola.
Hausnarketa oraindik ez da amaitu, orain artekoa http://www.lantalan.com -en aurkitu dezakezue.
Kaixo Edurne!
Mila esker informazioagatik, uste dut serioski erakunde guztietan landu beharreko kontua dela hau, “lehiarako abantaila” bezala besterik ez bada ere. Tristea den arren hala planteatzea, ezta?
Irakurri eta ikusiko ditut emandako estekak, mila esker!
Hurrengo astera arte!
[...] jQuery("#errors*").hide(); window.location= data.themeInternalUrl; } }); } ilunkaran.com (via @Edur_Gonzalez) – Today, 2:26 [...]
interesgarria Edurne Gonzalezen honako aurkezpen hau, Enpresagintzan egindako ikerketa baten harira: http://www.youtube.com/watch?v=O-ElCsaFQzo&list=UUmNsmH8Ocv4COFQhwk9ce6Q&index=16&feature=plpp_video
Aupa!
Nik ikuspegi teknikotik erantzuten saiatuko naiz nire euskaltzale sentimendua aintzat hartuz baina aurrejarri gabe.
Marketing oinarria bezeroa da, bezeroa ahal den neurrian ahalik eta gertukoen senti dadila oinarrizkoa da. Beraz enpresak azterketa serio bat egin behar du: nor da nire bezeroa, nori zuzentzen diot webgunez nire mezua, zein helbururekin…
Bezeroa ez da bakarra eta marketing politikak diseinatzean segmentazioa dugu oinarri. Webgune bakarra dugu (sarrera ataria bederen) baina produktu bakoitzeko bezero denak berdinak? ziur ezetz.
Beraz bezeroarengana, mezu jasotzailearengana (webguneko bisitaria nahitaez ez delako bezeroa) nola jo ehar dugun diseinatzea ez da lan makala, eta hizkuntza faktore OSO garratzitsua da.
Ondorioz zuk diozun efizientzia nik zalantza bizian jartzen dut marketing ikuspegi batetik. Ez baita inondik inora efiziente bezero eta komunikazio jasotzaile guztiak berdin tratatzea.
Honek badu konponbiderik? erraza.
Bisitarien nabigatzaileek ez al digute informazio asko ematen? pertsonala dena, bere sistema eragilea, hizkuntza, nabigatzailea… beste batzuetan kokapena….
Benetan efizientea izateko marketing ikuspegi batetik informazio hori ezinbestekoa da ahalik eta era pertsonalizatuenean bezeroarengana zuzentzeko.
Guzti honi gehitu zuk adierazi duzun konpromesu sozial mezua eta enpresaren komunikazioa borobilduko duzu.
Horrela ulertzeaz gain, erabat zuzen jotzen dut zuk blogean euskaraz ez egitea hartzailea euskalduna ez denean. logiko eta beharrezkoa, baina ez efizientzia kontua, marketing kontua.
izan libre izan euskaldun!