Monthly Archives: urria 2011

You are browsing the site archives by month.

komunitate eta herrigintza. #bagara

Ikasgairako ikusentzunezko materiala aztertzen ari nintzen honetan, BAGARAren aurkezpeneko zenbait bideo topatu ditut.
Uste dut honakoa interesgarria izango zaizuela, Auzolan-en izan zinetenoi, besteak beste.

 


ATTAC, Auzolan eta beste zenbait kontu

Azken asteotan ekonomiarekin, auzolanarekin eta ekonomia alternatiboarekin erlazionatutako hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izan dut.

Auzolan topaketetara doakit burua, lehenbizi. Imanol Epeldek bere blogean utzi zizkigun lehenengo egunean hartu eta bildutako oharrak. Lehenengo eguna benetan interesgarria izan zen, eta Joseba Azkarraga HUHEZIko irakasle eta LANKIko ikertzaile denari aditzeko aukera paregabea izan genuen. Banekien hizlari aparta dela, esango nuke idazle aparta ere badela, baina hala ere harritu egin ninduen. Harritu, krisi globala bezalako gai korapilatsua (eta tristea) atsegin bilakatu zuelako, esaldi apartak entzuteko aukera eman zigulako. Egia esan, kutsu erromantikoa ere hartu nien bere hitzei, sentsibilitate eta sakontasun atseginetik esandakoak. Azpimarratuko nituzke “biziaren krisia”, “krisi bizia”-ren ordez erabili zuenekoa, edota deabrua gure baitan dugula esan zuenekoa, edota antsiolitikoen kultura aipagai izan zuenean.
Arratsalde hartan bertan kooperatiba integral katalana izeneko esperientzia ere ezagutzeko aukera izan genuen. Egia esan, ulertzeko nahiko zaila egin zitzaidan, ohar pila bat hartu nituen arren. Suposatzen dut barnetik ezagutu beharrekoa dela. Hala ere, asanbleatan oinarritutako mugimendua dela esango nuke, txanpon lokala (merkatuarekiko independentea) ikur gisa. Continue Reading

Kukutza: lo que pasó y lo que nos intentaron ocultar

Este post lo escribo en castellano, porque lo importante, en este caso, es que todos/as conozcamos cuál fue la situación vivida en Bilbo hace unas semanas.