Gaur arratsalde-gau berezia izango dugu arrasatearrok!
Hona hemen bideo pare bat, ea etortzera animatzen zareten!
Ondo pasau!
Gaur arratsalde-gau berezia izango dugu arrasatearrok!
Hona hemen bideo pare bat, ea etortzera animatzen zareten!
Ondo pasau!
Atal honen asmoa, lehenago ere azaldu bezala, blogean jasotzea merezi duten berri eta esaldiak biltzea da, askotan sarean sakabanatuta gelditzen baitira altxortxoak. Berri ekonomikoak, sozialak… ezberdinak. Askotan iritzi testurik idazteko astirik ez izan arren, baina garrantzitsuak/interesgarriak direla adierazteko modua izango da beharbada.
Hemen duzue astero landuko den txokoa, astelehenetik igandera editatzen joango naizena. Jakina, eta ahaztu aurretik, sareen ikuspegi eraikitzaileari jarraiki, zuen esaldiak edo berriak eskertuko ditut, zuetako askoren esaldiak twitter-etik ere jasotzen ditudan arren… Lan kooperatiboa deituko diogu?
Eredu alternatiboak
Sarea
Krisia
Eguneko bideoak
Twitter eta Facebook bidez berri eman dugun arren, hona hemen zuetako askok eskatutako mezua: #pintxotuit #e16-rako gonbidapena!
Jakingo duzuen bezala, euskal twitterlarien artean zabaldu den egitasmo berri bat da Pintxopote twitteroa, oraingoan Arrasaten ospatuko dena. Zein den plana? Arratsaldean elkartu (bi deialdi izango ditugu), eta Arrasaten eta inguruetan famatu egin den ostegunetako ardo (edo garagardo) festa ezagutu (batzuentzat ohitura bihurtu dena).
Noiz izango den? Ekainaren 16an. Honakoak dira deialdiak:
Hementxe daukazue baliagarri izango zaizuen mapa.
Batzuk apuntatu gara jada, baina nahi baduzue bloga erabili izena emateko, edo bertan azaldu zuzenean!
Hurrengo astera arte, astebete soilik falta da eta!
#pintxotuit #e16
Gaurkoan, twitter-en ikusiko zenuten bezala, La obsolescencia programada izenburupean kontsumismoaren eta egungo eredu ekonomikoaren inguruko hitzaldi bat izan dugu. Hasteko, izen bereko dokumentala ikusi dugu, ordubete ingurukoa, La2-ek eskainitakoa. “La obsolescencia programada (comprar, tirar, comprar)“. Jarraian txertatu dizuet, ezer baino lehenago, eta denbora baduzue, bideoa ikus dezazuen.
Bideoan bertan hainbat puntu kritiko azaltzen dira, aztergai izan daitezkeenak. Lehenik eta behin programatutako zaharkitzearen adibide bat eskaintzen digu, inprimagailu baten “pieza baten akatsa” nola txip batean aurrez programatutako erroreak sortzen duen. Hau da, X denbora pasa ondoren, inprimagailuak funtzionatzeari utziko dio, txip horren aginduz. Eta, inprimagailua konpontzea baino errazagoa eta merkeagoa denez berria erostea, hori egiten dugu maiz. Adibide garbia, gure joerak eta industriaren interesek egindako “tranpak” argitzeko.
Atzoko egunean Gipuzkoa Berritzenek, ASLE, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Innobasque-k antolatutako Partaidetzari buruzko jardunaldian izan nintzen, Donostiako San Telmo museoan. Leku aparta! Eta jakina, itsasoa ikusteko aukera ematen duena… Beraz, ederto hasi genuen eguna.
Bertan izan ginen, besteak beste, Fred Freundlich eta Izaskun Alzola Enpresagintza Fakultatetik eta Maite Aseginolaza Baketiketik, baita enpresetako hainbat pertsona ere.
Bi atal izan zituen jardunaldiak. Aurkezpenaren ondoren, lau esperientzia ezagutu genituen, langileen parte-hartzea gestioan zein jabetzan sustatu diren lau esperientzia. Lehenik eta behin, Fagor Ederlan Tafallako esperientzia ezagutu genuen Continue Reading